XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ITSASU-
Neska ttipi bat da Samalia deitu dutena. Hau da Jerome HERTER eta Pakita URGAGOIWCAren lehen haurra.
- Bigarren sortze bat ere izan dugu herrian abendo hunen lehenean. Hau muttiko bat da Christian Aguerre eta Maialen Etchemendiren lehen haurra eta Ellande deitu dutena.
Zorionak haur sortu berrieri eta goresmenak burasoeri.
Arras bukatua da gure herriko Tenizeko leku berria.
Beraz joko hortan ari nahiko duenak beharko du gakoa galdatu Herriko Etxean, hau idekia den tenoretan eta bestenaz St Pierre ostatu eta magasinean.
Herritarrentzat urririk da eta herriz kanpotiarrentzat 30 libera orena. Beraz kirol toki bat gehiago izanen dugu herritarrek eta bertze nahi duten guziek.